Aurreko bileraren akta, deskargatu.

Anuncios

Azken trakarekin agur esan genien Porrontxoei igande gauean, mozorro, kolore, festa, eta irriz igaro genituen 4 egunak amaitutzat emanez. Orain neke eta anekdoten artean, Donostiako Udalari milesker esan nahiko genioke…

milesker egiatarrok merezi ditugun jaiak emateagatik,
milesker gure haurrei inoiz ahaztuko ez ditugun irrifarreak sortarazteagatik,
milesker gazteei erakusteagatik,  auzokideon arteko elkarlanak zeinen emaitza ederrak ematen dituen,
milesker kirola, musika, dantza, janari,  edari eta bertsoak euriaren gainetik loratzen laguntzeagatik…

baina ez… Odon, Denis… eta zuekin lanean dabiltzatenak ez duzue eskerrik merezi. Egiako koadrilok eman diogu auzoari gehien merezi duen gauzetariko bat; alaitasuna. Porrontxo eta Porrontxinaren sudur luzeak Donosti goikaldean sendo eta pozik altxa dira 4 egunez, eta orain atseden hartu ostean, zaudete ziur lanean jarraitzeko prest gaudela. Donostia Kulturaren Hiriburu Europarra 2016an izateko helburuaz mintzo zaretean, zuei handitu behar litzaizueke sudurra, zuenak bai porrontxoak!!!

Eguraldiak, ez gaitu lagundu, baina hala ere lagun mordoa batu gara ekitaldi eta jolasetan, eta larunbat gauean Plaza Haundi lepo zegoen, urtero legez. Ostiral eta larunbat gauean zalaparta atera genuen bai, baina festek hori dakarte ezinbestean, eta gazte, heldu, langile eta auzokide guztiok aukera hori merezi dugu. Atsedena hartzea ere guztiok merezi dugun zerbait da, eta orain 363 egun digu atsedenerako. Guztiok pozik egoteko atseden eta festa oreka polita da ezta?

Ordutegiak? Udal teknikari batek larunbatean ekarri zizkigun informeen arabera ostegun eta ostiralean ez genituen bete. Udalak ere ez du herri osoaren beharrak asetzeko azterketa gainditu, ikasi ere ez duela egiten dirudi.

Ondorioak ikusiko dira, baina ez gaitezen engainatu, ordutegiak aitzaki bat besterik ez dira, joko zikina darabilte Donostiako jai herrikoiak kaleetatik kentzeko. Umeen jolasak debekatu zituztela  ezkutatu zuten auzokideei bidalitako gutunean, Gladys Enea erabiltzea debekatu ziguten, jaiak hasi baina 10 egun lehenago hasi zuten debeku eta mehatxu erasoa, eta gurekin hitzegiteko zita nekez atera genien, emaitza gutxirako gainera.

Umeentzako jolasen debekuaren gainetik alternatibak sortu eta gazte zein gurasoen artean ekintza ugari burutu genituen. Aurrera atera gara “por narices!”

Urriaren 7an Koadrilen batzara burutuko dugu, eta han balorazio sakonago bat egin eta aurrera begira hartuko dugun bidea zehaztuko dugu.

Ez da izan Porrontxoen azken urtea, ez horixe, ziur egon lanean jarraituko dugula jai herrikoi, parekide eta partehartzaileen alde. Egiako koadrilok eskua luzatua dugu dantzarako, baina baita ere lanerako. Egiatarrok maite ditugun jaiak direlako, Porrontxo jaiek aurrera egingo dute!!!
Porrontxoetako Koadrilak

Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik…
Iritsi dira Porrontxo Jaiak!

30 urte igaro dira egiatarrok Prrontxi Jaiak antolatzeari ekin genionetik.
Egiatarrok asko maite ditugu gure festak.

Porrontxoak jai herrikoiak dira, egiatarron partehartzetik sortutakoak. Baina ez dira  Donostiako udalean agintea dutenen gokoko. Azken urteotako eragozpenak gogortu egin dituzte aurten.

Diru laguntzarik gabe utzi gaituzte, Gladys Enea erabiltzea debekatu digute eta Donostia Kulturak babestutako ekintzak bertan behera utzi dituzte.

Porrontxo Jaien aurka ekin dio Udalak eta alde ekonomikotik hasi dira. Udalak agindutako ordutegiak betez gero txoznek diru iturri izateari utziko liokete, hau da festak aurrera ateratzeko nahikoa dirurik ez legoke. Agindua bete ezean berriz, diru laguntza kenduko digute.
Lee el resto de esta entrada »

Aurtengo Porrontxo jaietan, Egiako umeek ez dute ia jai ekitaldirik izango. Zergatik? Donostiako Udalak bertan behera utzi dituelako berak gaztetxoenentzat antolatutako kultur ekitaldiak, eta areago, auzoko kultur etxean bulegoa duen Gazte Lokalekoei ezer antolatzea debekatu dielako. Parkea erabiltzea ere galarazi du. Eta hori dena festak hasi baino astebete lehenago jakinarazi du. Gogorra, ezta? Dena dela, herritarrok Udalaren jokaera ulertzeko ahalegina egin beharko genuke. Gehienetan, itsu-itsuan hasten baikara agintariak kritikatzen. Arrazoietara jo behar dugu, beraz; Udalak emandako arrazoietara.

Antza, arrazoietako bat honako hau da: joan den urtean txosnek, kontzertuek… ez omen zuten gaueko ordutegia bete. Normala, beraz, Udalak umeentzako kultur ekitaldiak bertan behera utzi izana. Ondotxo baitakigu denok Egian, beste inon ez bezala, 5 eta 6 urteko umeak ibiltzen direla ordu txikitan dantzan eta zurrutean. Beste arrazoi bat: krisia dela eta, aurrekontua murriztu izana. Oso arrazoizkoa, ondotxo baitakigu denok dirua, derrigorrez, kultur arlotik kendu behar dela. Eta kasualitate hutsa dela, noski, murrizketak egiten hasita, Porrontxoetako ekitaldi guzti-guztiak kendu izana. Parkeari dagokionez, iaz puzgarri eta jai elementu gehiegi sartu zirela dio Udalak. Inork pentsa lezake, kasu horretan, Udalak jai elementu gutxiago sartzea proposa zezakeela. Oker dabil, ordea: parkea erabiltzea debekatzea da logikoena. Eta Udalak ez al du hau dena berandutxoegi jakinarazi? Ez, bada! Ekitaldiak duela urte erdi hitzartuta zeuden, eta festak hasteko astebete falta denean eman die erabakiaren berri Porrontxoen antolatzaileei; prozedura arrunta eta arrazoizkoa.

Begibistakoa da Udalak arrazoi sakonak dituela. Begibistakoa da zenbaitek ez dituztela arrazoi horiek ikusi nahi. Eta begibistakoa da Donostia Europako kultur hiriburua izan dadin, ez dagoela umeei haien auzoko jaietako kultur ekitaldiak kentzea baino neurri egokiagorik. Eskerrik asko, Odon.

ARGAZKI GEHIAGO IKUSI

BIDEOA IKUSI

500 lagun inguru bildu ginen pre-porrontxoetako larunbatean, jaiak oztopo eta debekuen gainetik indar biziz egingo ditugula argi utzi genuen. Festa udal agintarien etxeraino eraman genuen, Donostiako udaletxe aurrean oihu, dantza eta hamaiketakoa ere eginez!!!

Este sábado, los egiatarras y a todos los que nos gustan los Porrontxos en general, tenemos una grandísima oportunidad de demostrarle al ayuntamiento nuestra fuerza.

Es muy importante juntarnos el mayor número de gente posible, para que el ayuntamiento nos tome en cuenta.

Es por eso, que todos tenemos que poner algo de nuestra parte, convence al mayor número de gente posible para que participe. Cualquier esfuerzo, por pequeño que sea, se agradece.

ENTRE TODOS LO CONSEGUIREMOS.

GORA PORRONTXO JAIAK!!!

Anuncios